5. Maier Diseinu Lehiaketa

“Maier S. Coop. Nazioarteko V. Diseinu Lehiaketa” Maier S. Coop enpresak antolatzen du Mondragon Korporazioarekin, Bizkaiko Foru Aldundiko Berrikuntza eta Sustapen Ekonomikoko Sailarekin, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko Sailarekin eta EIDE (Euskadiko Industri Diseinatzaileen Elkartea) erakundeekin lankidetzan eta automozio alorreko diseinu lehiaketa garrantzitsuenetako bat da.
Partaide ugari eta kualifikatuak ditu, komunikabideetan asko agertzen da, sari ekonomikoak paregabeak dira eta epaimahaikideen prestigioari esker, Diseinu Lehiaketetan erreferente bihurtu da. Epaimahaikideak automozioko ibilgailuak egiten buru direnen diseinu departamentuetakoak dira.
Lehiaketa honetako Antolakuntza Batzordeak diseinatzaileak, ingeniariak, ikasleak, zaletuak eta profesionalak parte hartzera sustatu nahi ditu, diseinu-proposamen berritzaileak aurkeztuta.
Informazio gehiago www.maierdesign.es web orrialdean